Kobazulo batean, erreportaje baterako prestaketa lanetan.

Iñaki Sanz-Azkue (Hernani, 1981)  @sanz_azkue

Biologian Lizentziatua (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea naiz 2003tik. Unibertsitatera sartzeko garaian, biologiako, euskal filologiako eta kazetaritzako ikasketen artean aukeratu behar izan nuen. Hargatik, agian, geroztik hiru adar horiek uztartzen saiatu naiz nire ibilbidean zehar. 

Hastapenak biologiaren arloan:

Mendia da nire habitata. Ureko eta mendiko botak jarrita igaro ditut lan ordu gehienak. Biodibertsitatearen eremuan ia beti, herpetologiako hainbat arlotan aritu naiz.

Gehien bat anfibioei eta narrastiei buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturiko proiektuetan lan egin badut ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere hartu nuen esperientzia EHUko Zientzien fakultatean. 

Herpetologia utzi gabe, beste hainbat adar ere jorratu izan ditut: iktiofaunari edo botanikari lotuta, esaterako. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta publikatu ditut, gehientsuenak Vandenboschia speciosa iratze paleotropikalari dagozkionak.

Uhandre piriniotarra (Calotriton asper) lagintzen Urumea bailaran. 

Erreportaje baterako argazkia ateratzen.

Hitzak goroldio artean...

2016 urtean hasi ziren goroldio artetik hitzak ateratzen. Hala, kolaborazio lanak egin ditut ordutik Argia astekarian, Elhuyar aldizkarian, Gara egunkari-ko Gaur8 gehigarrian eta Urumeako Kronikan. Ingurumena, zientzia, etnografia eta ahozko ondareari loturiko dibulgazio erreportajeak izan dira gehien idatzi ditudanak. 

Hezkuntza munduan murgildurik, ingurumen-hezkuntzari loturiko proiektuen koordinazioan, ikerkuntzan eta irakasleentzako formazio ikastaroak emanez ere aritu izan naiz, irakasle moduan eta ingurumen aholkulari moduan lan egiteak eman didan esperientziarekin.

Euskara eta natura txirikordatuz...

2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza-alor anitzeko hainbat proiektutan lan egin dut eta koordinatu ditut.

Horren adibide da, esaterako, "Burbunak eta etsayak" proiektua, eta horren ondorioz etorri diren “Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka (2015) izeneko dokumentala edota "Gure faunari eta florari begira: ornodunak" (2021) liburua, bigarren argitaraldia atera duena.

"Euskara eta natura txirikordatuz" hitzaldiaren bidez herriz herri gabiltza ingurumenak gure ahozko ondarean utzi duen arrastoa erakusteko eta zabaltzeko asmoz. 

Gure faunari eta florari begira liburuaren aurkezpena Koldo Mitxelena liburutegian.

JASOTAKO SARIAK (ikusteko, klikatu hemen)

2023: XXIX. CAF-Elhuyar Sariak_2023. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Gara egunkariko Gaur8-n publikaturiko “Dragoi txiki bat egongelako horman” lanarekin.

2022: XXXVII. Bordari eta Satarka Literatura sariak. 2022. Bordari, A mailako lehen saria "Koartza zuria" izeneko ipuinarekin. 

2021Bizenta Mogel ipuin lehiaketa_40. edizioa. 3. saria. "Bizimina" izeneko ipuinarekin. 

2021: XXVII. CAF-Elhuyar Sariak_2021. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Gara egunkariko Gaur8-n publikaturiko “Etxeko leihoak naturaren behatoki” lanarekin.


2019: XXV. CAF-Elhuyar Sariak_2019. Zientzia-kazetaritzako artikulu onenaren saria, Argia astekarian publikaturiko “Hegaztiak, erleak, zomorroak…Sagastien zaindari txikiak” lanarekin.


2018: XXXV. Bordari eta Satarka Literatura sariak. 2018. Bordari, A mailako bigarren saria eta Hondarribiko ipuin onenaren saria. 


2017: XXXIV. Bordari eta Satarka Literatura sariak. 2017. Hondarribia. Hondarribiko ipuin onenaren saria. 


2007: IHOBE SARIAK 2007. Euskal Autonomia Erkidegoan udalerri mailan egindako bioaniztasunari buruzko 1.go saria “Hernaniko natur ondarearen azterketa” izeneko lanaren egile moduan.

Eskuineko bideoan, Teknopoliseko lagunek egindako elkarrizketa:

Argazkiei buruz...

*Elhuyar fundazioak eta Azkoitiako Udalak utzitako argazkiak.

ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Publikaturiko zientzia-artikuluak kontsultatzeko:

GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU...

Oarso-Bidasoako Hitzarako eginiko elkarrizketa. 

Bidasoa inguruan egindako proiektuei eta nire ibilbide profesionalari buruzko hainbat kontu tartean. 2023-05-26

Nire ibilbide profesionalari buruzko elkarrizketa pertsonala Euskadi Irratiko #Ekosferan. 2023-06-02 

#Ekosfera saiotik deitu ninduen Willy Roak. Caf-Elhuyar saria jaso berritan, aurretik ere beste birritan jasoa nuela eta... ea zer iruditzen zitzaidan nire ibilbide profesionalari buruzko elkarrizketa bat egitea. Ez nuen jakin zer erantzun, egia esan. Sekula halakorik egin gabea nintzen, baina... azkenean ez bai, ez ez... bertan aurkitu nuen nire burua, pasatako urteez berriketan. Genetika laborategia, Doñanaz, hezkuntzaz, ikerketaz, Aranzadiz... eta abar.