IÑISTORKETAN. IRATZEAREN KULTURA URUMEA BAILARAN: PAISAIA, ONDAREA ETA MEMORIA.
EGILEAK: Iñaki Sanz-Azkue, Josu Narbarte, Suberri Matelo eta Maite Errarte.
Hamar urtetako lana izan da. Hamar urte jendea elkarrizketatzen, artxiboko ordu asko sartzen eta kontsulta bibliografikoak egiten. Hamar urte, mendia miatzen, iratzearen kulturak utzitako azken arrastoak bilatzen eta guztia modu ordenatuan biltzen. Iñistorketan liburuaren egileak dira arkeologo historiko bat, bi etnografo eta biologo bat. Eta bakoitzak bere begiradatik eman dio forma ikerketa berezi honi, iratzearen kulturak utzi duen arrastoa erakusteko.
Iratzearen kultura eta historia bereiz ezinak dira, eta XIX. mendean zehar txirikordatu ziren biak, gerrak tarteko, gure lurraldeko herri-lurren antolaketa sisteman eraginez, lurren pribatizazioa hauspotuz leku batzuetan eta baita paisaia kultural bat utziz.
Iñistorketan liburuak argia ikusi du 2025ko udazkenean, eta oihartzun polita izan du prentsan, beheran ikus dezakezuen moduan. Eusko Jaurlaritzak eta Ereñotzuko Auzo Udalak diruz lagunduta, urtetako lana modu dibulgatiboan eta irudi handi eta ederrez hornituta aurki dezakezue liburu honetan.
IRRATIA
Iñaki Sanz Azkue: “Iratzea bezalako ongarririk ez dago” - Nafarroa - euskalerriairratia.eus
ERREPORTAJEAK
BERRIA: Zer du iratzeak?
URUMEAKO KRONIKA: «Ezin liteke imajinatu zenbateko garrantzia eta pixua izan zuen iñistorrak bailaran» - Urumea - Kronika.eus
GARA (GAUR8): URUMEAKO IÑISTORKETA, GERTATU ZEN LEKUAN BERTAN | Herria | GAUR8
ARGIA: Garoak baserrietan eta herri lurretan izan duen garrantzia azaltzen duen liburua aurkeztu dute
HONDARRIBIKO HARRESI BIZIAK_BIODIBERTSITATEAREN GORDELEKU
EGILEAK: Raúl eta Oscar Dominguez Pazo, Anaïs Mitxelena eta Iñaki Sanz-Azkue
Harresiei begira jartzen garenean, sarri, ondare historikoa etortzen zaigu burura. Izango da ere, hargin zaharren ofizioa gogoratuko duenik, edota gerra baten arrastoa ikusiko duenik aurrean.
Harresiak, ordea, ondare naturalaren gordeleku ere badira. Lan honetan, Hondarribiko harresiek duten aberastasuna herritarrengana gerturatu nahi izan dugu, eta ilustrazio zientifiko ederrez lagunduta azalduko dira bertako 40 fauna eta flora espezie.
ESKURATU LIBURUA PDF-an BEHEKO ESTEKAN:
GURE FAUNARI ETA FLORARI BEGIRA: ORNODUNAK I
EGILEAK: Eñaut Agirre Goia eta Iñaki Sanz-Azkue
Urumea bailarako 150 animalia eta landare espezie deskribatzen dituen liburua da Gure faunari eta florari begira. Natura gizartera eta gizartea naturara gerturatzeko ahalegina egin da liburu honekin. Modu erakargarrian, Euskal Herriko fauna lehen lerrora ekarri eta mendez mende haiei buruz pilatu den ezagutza transmititu nahi izan da. Euskara, ezagutza eta sinismenei buruz hitz egiteko.
Liburua eskuragarri dago Euskal Herriko liburudendetan.
Beheran, erosi eta etxean jasotzeko bi aukera:
MAITE BIDARTE KAZETARIAK DURANGOKO AZOKAN EGINDAKO LIBURUARI BURUZKO ELKARRIZKETAREN BIDEOA.
Liburuaren publikazioak atzetik ekarri ditu hitzaldiak. Hala, 2022an hasi gara euskararen eta naturaren arteko loturari buruzko hitzaldiak ematen herriz herri. Ordutik asko izan dira emandakoak. Zure herrira eraman nahi baduzue, ondoko irudian duzu informazioa.
TELEBISTAN
Txoriene saioan: https://www.youtube.com/watch?v=bwR7zIrRZrs
IRRATIA
ERREPORTAJEAK
BERRIA: https://www.berria.eus/paperekoa/1951/034/001/2021-10-01/natura-irakurtzen-dutenak-irakurgai.htm
ARGIA: https://www.argia.eus/albistea/herritarrak-eta-natura-hurbilago-euskararen-bidez/inprimatu
URUMEAKO KRONIKA: https://kronika.eus/urumea/1634299253861-askorentzat-natura-izan-da-igande-arratsaldetako-tertulietako-gaia-beraien-nortasunaren-parte-da
BERRIA IKASGELA: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/natura-euskaraz-izendatzen-zutenekoa
BIDASOAKO HITZA: https://bidasoa.hitza.eus/2021/10/11/sanz-azkue-fauna-florari-begira2/
EL CORREO: https://www.elcorreo.com/zurekin/gure-faunari-florari-20211005124759-nt.html
KULTUR SHAREA: https://kultursharea.eus/liburu-zientifikoetan-jasotzen-ez-dena-dakar-gure-faunari-eta-florari-begira-liburuak/
HERNANIKO ETA INGURUETAKO ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK GIDA-LIBURUA
EGILEAK: Iñaki Sanz-Azkue eta Egoitz Alkorta Miranda
Anfibioen eta narrastien euskarazko gida bat da liburu honetan aurkituko duzuna. Modu dibulgatiboan eta irakurterrazean idatzia, zorroztasun zientifikoa galdu gabe. Aurkituko dituzu ere, argazki ederrak, maketazio erakargarria eta Ander Izagirre Egañak ateratako espezieen bideo bikainetara bideratuko zaituzten QRak ere.
Liburu hau anfibioen eta narrastien munduan sartu nahi duen edozeini dago gomendatua. Hernanikoa izan arren, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa iparraldea eta Lapurdi, Behe Nafarro eta Zuberoako espezie gehienak agertzen dira bertan.
Bigarren edizioa publikatu da jada.
BASOKO BEGIAK
ILUSTRATZAILEA: Ainara Azpiazu "Axpi"
IPUINAREN EGILEA: Iñaki Sanz-Azkue
Entzun ipuina Karolina Sainz de Bikuñaren ahotsean:
Mieltxok metak egitea du gustuko. Meta handiak egin, eta bitartean, aitonaren istorio ederrak entzutea maite du. Izan ere, aitonaren kontakizunek mundu magiko batera eramaten dute etxeko txikia: basajaunen eta basoko begi handien mundura. Kondairen eta errealitatearen muga lausoan mugitzen den ipuin honek Mieltxoren bizipenetan murgilduko du irakurlea. Udazken koloreko istorio goxo eta misteriotsuan.
GAUR8_GARA EGUNKARIA:
ARGIA ASTEKARIA:
URUMEAKO KRONIKA:
JAIZKIBELGO LANDAREAK: TALAIA BIDEA JARRAITUZ.
EGILEAK: Anaïs Mitxelena eta Iñaki Sanz-Azkue
Jaizkibelgo landareak ezagutzera emateko asmoz, liburuxka publikatu genuen Botanika Saileko Anaïs Mitxelenak eta biok. Hondarribiko Udalak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak lagunduta. Jaizkibelgo Talaia bideko landareen gida txikia da irudikoa.
Bertan 30 landare espezie sartu ditugu. Hasi endemikoekin, segi arruntekin eta mehatxatuetaraino. Kolore, forma eta tamaina dibertsitatea aurkituko duzu. Raúl eta Oscar Domínguez anaien ilustrazio zoragarriekin eta Asier Erkiziaren maketazioarekin. Landare horiek...
Haien bizitokian kokatuta agertzen dira. Loraketa, tamaina, jatorria... moduko informazioarekin. Bukaeran, behaketa-zerrenda bat ere badu, behin topatuta, ikusitakoa apunte modura hartzeko. Mimoz eta ilusioz egindako liburuxka izan da, mendi bidean ere begia zorrozteko!
Liburuxka deskargatzeko, hemen duzue esteka zuzena: