Dokumentalak
BURBUNAK ETA ETSAYAK PROIEKTUA:
HERNANIKO NATURA ETA AHOZKO ONDAREARI TIRAKA...
EGILEAK: Eñaut Agirre Goia eta Iñaki Sanz-Azkue.
PRODUKZIOA: Jon Mari Beasain eta Joxan Ruiz (Truk HD)
Euskara eta natura aurkituko dituzu dokumental honetan. Ahozko ondare bat, transmisioaren bidez igaro dena belaunaldiz belaunaldi, eta naturarekin izan dugun erlazioaren berri ematen duena.
BURBUNAK ETA ETSAYAK DOKUMENTALA: AURRERAPENA.
Hemen duzu Burbunak eta etsayak dokumentalaren aurrerapen trailerra.
BURBUNAK ETA ETSAYAK: URUMEAKO NATURA ETA AHOZKO ONDAREARI TIRAKA (2015).
DOKUMENTAL OSOA EUSKARAZ.
Herriz herri ibili ginen dokumentala aurkezten. Pasa ditugu Euskal Herriko hainbat areto. Izan ginen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Gnat zinema 2021ean, Aquarium-eko areto nagusia betetzeko. ETB1ek ere jarri izan du makina bat bider, eta hala ere, jende asko aipatu digu sekula ez dela nekatzen dokumental hau ikusteaz.
Hori baino gauza ederragorik ez dago.
BURBUNAK ETA ETSAYAK: URUMEAKO NATURA ETA AHOZKO ONDAREARI TIRAKA (2015).
DOKUMENTAL OSOA EUSKARAZ, WITH SUBTITLES IN ENGLISH.
BURBUNAK ETA ETSAYAK: URUMEAKO NATURA ETA AHOZKO ONDAREARI TIRAKA (2015).
DOKUMENTAL OSOA EUSKARAZ, CON SUBTÍTULOS EN CASTELLANO
"BIZIMODUA AUZOLANIAN" PROIEKTUA_2017 (DOKUMENTAL LABURRAK)
EGILEAK: Eñaut Agirre Goia, Idurre Lekuona eta Iñaki Sanz-Azkue.
PRODUKZIOA: Jon Mari Beasain eta Joxan Ruiz (Truk HD)
Ereñotzuko Auzo Udalak bultzatuta, 2015ean "Bizimodua auzolanian" proiektua jarri genuen martxan. Bertan, Eñaut Agirre Goiak, Idurre Lekuona Antzizar eta hiruon artean Ereñotzuko kultura ondareari buruzko hiru dokumental motz sortu genituen. Hemen dituzue horietako bi.
HARRAPAZKA EGUNA
Elkarrizketak egin ostean, dokumentu zaharrak kontsultatu eta hainbat liburu zahar arakatu genituen. Ereñotzuko auzotarren artean ia ahaztua zegoen "Harrapazka eguna"ren memoria berreskuratzeko asmoz, dokumental txiki hau egin genuen, azken lekukoen hitzekin.
PUTZUZAR
Ereñotzuko Akola baserriaren inguruan bada iturburu bat. Iturri horretatik ateratako urekin sortzen zuten "putzuxar".
Akolako baserriko senideek kontatuta, bertako ondare inmateriala jaso nahi izan genuen. Izan ere, auzolanean berreskuraturiko garbilekuari buruz, jada, auzotar gehienek ez zuten informazio askorik.