Material didaktikoa

HIZKI PIZTI: IKAS DEZAGUN IRAKURTZEN ETA IDAZTEN.

UMEEN IRAKURKETA ETA IDAZKETA PROZESUAN LAGUNTZEKO MATERIALA: JOLASAK, AHOZKOTASUNA...

EGILEAK: Amaia Egidazu, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Lore Erriondo eta Iñaki Sanz-Azkue

Alfabetatze prozesua errazteko materiala, irakurtze eta idazketa prozesuan hizkien identifikazioa, lotura fonologikoa eta memoria garatzeko aproposak. Bai ikaskuntza-irakaskuntzan, bai etxeetan erabili daitekeena. Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzearekin batera.

Bizitzako abentura zoragarri eta garrantzitsuenetakoa da irakurtzen eta idazten ikastea, eta bidaia hori modu ludiko eta dibertigarrian egiteko baliabide pedagogikoa duzu hauxe, bai hezkuntza arloan, bai norbere etxean erabiltzeko aproposa.

XAPOKETAN: KARTA-JOKOA, POSTERRA ETA PUZZLEA.

EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK ETA EKOSISTEMAK EZAGUTZEN HASTEKO!

EGILEAK: Eñaut Aiartzaguena Bravo, Lore Erriondo eta Iñaki Sanz-Azkue

Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa. Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak. 

Basoa, goi larrea, hareatza eta padura, itsasoa eta itsaslabarra, landa eremua, basamortua, eta satrakadi mediterraneoan aurki ditzakezun arrainak, anfibioak, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta ornogabeak ongi sailkatuta ageri dira posterrean, gure inguruan ditugun animaliak lehen kolpean behar bezala kokatzeko.

Neurriak: 50 cm X 70 cm


ARGIAk abiaturiko Xapoketan egitasmoaren baitan atera dugu puzzle hau eta jolasaren bidez bertako animaliak ezagutzea du helburu. 100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu. Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu. Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin. Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu. 

KAPEN HONDARRIBIKO ANIMALIEN ETA LANDAREEN KARTA-JOKOA ETA PUZZLEA

EGILEAK: Eñaut Aiartzaguena Bravo, Lore Erriondo eta Iñaki Sanz-Azkue

ETXEKO LEIHOTIK: NATURAZ ETA EUSKARAZ FAMILIAN LANTZEKO BITARTEKO EZBERDINAK: IPUINAK, DENBORAPASAK, AUDIOAK...

EGILEAK: Eñaut Aiartzaguena Bravo eta Iñaki Sanz-Azkue

KOLABORATZAILEAK: Izaskun Cenoz, Maier Gereka eta Mayi Iza irakasleak.

ETXEKO LEIHOTIK


“Etxean pasa behar ditu Iratik hamabost egun eta triste dago. Asko gustatu arren, ezingo ditu maite dituen animaliak ikusi eta naturaz gozatu. Egun hauetan, ordea, etxeko leihotik begiratuta deskubrituko ditu naturako sekretu ezberdinak.”

Eñaut Aiartzaguena Bravok eta biok proiektutxo hau sortu genuen konfinamendu garaian. Egunero, arratsaldeko 16:00etan ipuinaren ataltxo bat publikatzen genuen eta marrazki bat argitaratu sare sozialetan. Iñakiren ipuinek naturari buruzko irakaspenak ematen dituzte, eta Eñauten marrazkiek haurrekin lantzeko aitzakia bat. Baina librean ere marraztu lezakete ausartzen direnek! Eta zergatik ez: Irakurmena landu edota gauero ipuintxoaren atala irakurtzeko aukera ere izango duzue beheko materialarekin.

Batuko al zarete gurekin naturari leihotik begiratzera? 

BIODIBERTSITATEA ETA INGURUMEN EZAGUTZA EUSKAL GIZARTEAN

PUSKA DEZAGUN IZOTZA SOLASALDI ZIKLOA_ARGIA

Iraskasleei zuzenduriko ingurumen hezkuntzari loturiko hainbat formakuntza ematea egokitu zait azken urteetan. Horietako askotan, sarrera moduan bideoan duzuen hitzaldian azaltzen diren hainbat pasarte erabili izan ditut ingurumenaren eta gizartearen arteko loturari buruzko hausnarketa sustatzeko. 

ESKOLETAKO URMAELEN SAREA

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da. 

EUKALIPTOEN ERAGINA INGURUMENEAN

EUKALIPTOEN ERAGINA INGURUMENEAN

Hizlariak: Arturo Elosegi (EHU) & Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Z.E.)

Hernaniko Udalak eskatuta, 2020ko abenduaren 1ean Hernaniko Biteri Kultur Etxean emandako hitzaldia duzue ikusgai aldameneko estekan.


HERNANIKO IBILBIDE SAREA

HERNANIKO IBILBIDE SAREA

Hernaniko ibilbide sarea, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Mendiriz Mendi Elkarteak, Hernaniko Udalaren laguntzapean egindako proiektua da. Bertan Hernaniko natura, kultura eta historia ondareari loturiko 11 ibilbide proposamena daude, guztiak xehetasun handiz azalduak eta informazio askorekin adieraziak. 

IZOKIN-ARRANTZAREN HISTORIA

IZOKIN-ARRANTZAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN

Hizlariak: Josu Narbarte eta Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatuta, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan. 

UHANDRE PIRINIOTARRA GALZORIAN? (Teknopolis_etb)

UHANDRE PIRINIOTARRA GALZORIAN?

Uhandre piriniotarra (Calotriton asper) espezieari buruz egiten ari garen ikerketa oinarritzat hartuz, Teknopolis saioan erreportaje eder hau egin digute. Biodibertsitatea bezalako kontzeptu konplexuak ikasleei azaltzeko bideo ederra izan daiteke hemengoa, Elhuyarreko lagunek irudi bizi, argigarri eta dibulgatiboekin osatu baitute erreportajea, eta bertako espezie baten kasu konkretuarekin lotu. 

Gaztelerazko bertsioa ere aurkituko duzue interneten bilatuz gero.