ARGIA ASTEKARIA
EGILEAK: Arritokieta Ortuzar, Aritz Ruiz-González, Ainhoa Meñika, Iñaki Sanz-Azkue eta Joserra Díez.
Azala eman zion ARGIAk erreportajeari. Ez genuen, gainera, edonolako azala egin. Jolas baten modura irakurleari hainbat hosto jarri genizkion azalean, eta galdetu: "Hauetako zein zuhaitz izendatzeko gai zara?".
Barruan aurkituko zuen azalaren arrazonamendua irakurleak. Bertako floraren ezagutzan dagoen ez-ezagutzak bultzatuta, eta gero eta gehiago entzuten zen "Plant blindness" kontzeptua hartzen ari ziren indarra nahikoa izan ziren erreportaje hau idatzi beharra zegoela pentsatzeko. Are gehiago, gure inguruan hezkuntza mailako hainbat ikerketa egonda.
Aurrean ditugun arren ez ditugu ikusten
------------------------
Sanz-Azkue, I. 2018. Aurrean ditugun arren ez situgu ikusten. 2018-05-06. ARGIA astekaria. 2597 alea.
EGILEAK: Iñaki Sanz-Azkue, Aritz Ruiz-González, Joserra Díez eta Beatriz Larraz.
Irakasle lanetan ari nintzela arduratuta nenbilen ikasleek inguruko naturarekiko zuten ezagutza urriagatik. Espezierik arruntenak izendatzeko eta identifikatzeko gai ere ez ziren. Eta hala, nola ulertu naturan gertatzen diren hainbat prozesu, natura bera ezagutu gabe?
Galdera horri erantzuna eman nahian, EHUko Joserra Díez eta Aritz Ruiz-Gonzálezekin ikerketa bat egin genuen hainbat eskoletan. Euskal Herriko herri ezberdinetako, 1. DBHko 1000 ikaslerekin egin genuen ikerketa. Datuak hain ziren argigarriak, dibulgatzeko premia ere ikusi genuela. Hala sortu zen erreportaje hau eta zabaldu zen, asko, batez ere hezkuntza mailan.
Ezagutzen al dituzte umeek bertako animalia arruntenak?
--------------------------
Sanz-Azkue, I., Ruiz-González, A., Díez J. & Larraz, B. 2017. Lehoia eta otsoa aurrez aurre: ezagutzen al dituzte umeek bertako animalia arruntenak? 2017-05-21. ARGIA astekaria. 2554 alea.
GAUR8 gehigarria_GARA EGUNKARIA
Bizitzan zehar sortzen dira hegaldi berriak egiteko aukerak, eta honek, zehazki badu horrekin loturarik. Sorbeltzak proiektua martxan jarri berritan, hezkuntzaren eta hegazti berezi horien arteko harremanean murgilduta ginela, Maialen Diaz de Ceriok historiako pasarte bitxi bat bidali zidan. Arrasateko Biteri Eskolan enarak izaten omen zituzten gela barruan, eta udaberrian, iristen zirenean, jai eguna izaten omen zuten ikasleek.
Maialenek emandako informazioari tiraka, enarek Euskal Herriko literaturan izan duten presentzia zabalaz ohartu ginen, eta hala, artikulu honetan kontatu genuen. Sorbeltzen proiektuan hegaldi berean dugun Ane Aierbek gure testua eta hitzak jaso, eta esan nahi genuenari irudia jarri zion, marrazki zoragarriak eginez, eta hala, aurretik sekula egin ez bezala, Garan publikatu ahal izateko artikulu eder bat borobiltzeko aukera emanez. Enarek hezkuntzan izan duten hegaldiaz, beraz, artikulu bitxi honetan, bihotzez egindako erreportajea. Plazer baduzue...
Enarak liburu artean | Herria | GAUR8
--------------------------------
Sanz-Azkue, I. 2026-04-18. Enarak liburu artean. Gaur8 gehigarria_Gara egunkaria.
LANDAREAK/TXIKIPEDIA/ELKARLANA/HEZKUNTZA
Sarri azpimarratzen da hezkuntzan, hainbat kontzeptu eta gai jorratzeko, ezinbestekoa dela material egokia sortzea eta hori eskuragarri izatea. Txikipediak eta Ingurugelak buelta bat eman nahi izan zioten horri eta hauxe pentsatu zuten: eta gaia lantzen badugu materiala sortzen dugun bitartean?
Ikasleak hozitu Txikipedia loratzeko | Euskal Herria | Naiz
-----------------------------------------------
Sanz-Azkue, I. 2023-01-21. Ikasleak hozitu Txikipedia loratzeko. Gaur8 gehigarria_Gara egunkaria.
Kronika
Urumea ikastolan 2025-26 ikasturtean egindako "sorbeltzak proiektua"k hauspotu zuen artikulua. Bertan, Ane Aierbe eta Maialen Diaz de Cerio irakasleek egindako lan bikainak, ikasleak ikertzaile bihurtzeaz gain, herritar zientzia egiteko proposamena ere egiten zen, eta hala, hernaniarrak herriko teilatupeetako sorbeltzen habia bila jarri zituzten.
Sorbeltzak, migrazioa, hegaztiak eta hezkuntza. Guztiak nahastuta gauza ederrak atera daitezkeela erakusteko asmoz, hemen txori beltzari, "txorbeltza"ri eskainitako idatzia.
----------------------
Iritsi dira sorbeltzak txirrio artean - - Kronika
Sanz-Azkue, I. 2026-06-07. Iritsi dira sorbeltzak txirrio artean. Kronika.