Historia

ARGIA ASTEKARIA

2021-10-31. IZOKINA/HISTORIA/EUSKAL HERRIA/GAZTAKAK

EGILEAK: Josu Narbarte & Iñaki Sanz-Azkue

Josu Narbartek Jaitzubiako paduretan egindako ibilbide gidatu batean atera zen gaia. Izokin arrantzari buruzko informazio asko zuela adierazi zidan Josuk. Gai potentea zela, eta batez ere artxiboko dokumentu zaharretatik ateratako datuak zituela. Aipatu nion nik ere banituela Urumeari buruzkoak,;bai datu zaharrak, bai ahozko ondareari loturikoak ere. Eta hala, ARGIArako erreportaje bat egitea pentsatu genuen, baina... informazio asko, gehiegi genuela konturatu ginen eta... ezin geldirik egon... 

ARGIAko kazetaria den Gorka Bereziartuarekin hitz egin nuen eta galdetu: "Gorka, gai hau Larrun gehigarrian ateratzeko modukoa al da?" eta Gorkak, baietz. Deitzeko ARGIAra eta aipatzeko. Deitu, adostu eta aurrera egin genuen! Erraz koordinatu ginen Josu eta biok, eta lotu genituen gure idazkerak eta edukiak, hemen duzun erreportaje luze hau osatzeko.  

-----------------------

Narbarte, J. & Sanz-Azkue, I. 2021. Larrun gehigarria: Izokina Euskal Herrian: arrain eta ondare. 2021-10-31. 2752 alea.

2018-06-24. EDOSKITZEA/KOMUNITATEA/GIZARTEA

Hondarribiko Palacete Hoteleko terrazatxoan ari nintzen kafetxoa hartzen, Garaiz Etxebeste etorri zitzaidanean. "Iñaki, ezuste txiki bat eman nahi diot izebari eta zure laguntza behar dut". Garaizek haien izeba Marisaren istorioa kontatu zidan. Zur eta lur geratu nintzen. Hernani inguruko hiruki batzuen bila zebilen. Hala gure gurasoen laguntzarekin, Urnietako anai hirukiekin egin genuen topo. 

Hiruekiekin kontaktuan jarri eta istorioa kontatu genuen. Haiek ere aho bete hortz geratu ziren! Ez zuten haien jaiotzako istorioa ezagutzen Marisak kontatu arte. 

Hala, tiraka-tiraka inguruan antzeko kontakizun gehiagorekin egin nuen topo, baina guzti horren onena amaiera izan zen: Marixak Urnietako hirukiak ezagutu zituen familiak antolaturiko bazkari eder batean. Han izan gu ere gonbidatuak. Kontakizunak, alaitasuna eta bertsoak ez ziren falta izan. Oraindik ere Marisa eta hirukiak kontaktuan daude. Noizbehinka telefonoz hitz egiten omen dute...

-----------------------------

Sanz-Azkue, I. 2018. Hazkuntza komunitarioa. Bularreko anai-arrebak. 2018-06-24. ARGIA astekaria. 2604 alea.

2018-01-21. SAGARDO LUPULUDUNA/EDARIA/HISTORIA/ONDAREA

Euskal Herriko lupulu landaketen gaia jorratzen hasi nintzenean, hainbat elkarrizketa egin nituen. Etxez etxe ibili nintzen. Batez ere, Urumea bailaran. Horietako batean, Antonino Pagolaren bilobarengana joan nintzen batean, hala esan zidan elkartu bezain pronto: "Errezetaren bila baldin bahator, alferrik habil. Betiko galdu huen". Ez nekien zertaz ari zen...

Gero jakin nuen, Antonino Pagolak edari freskagarri berezi bat egiten zuela haien baserrian. Edari horren ezaugarri nabarmenenak kontuan izanda, eta garai hartako baliabideetan oinarrituta, hainbat aditurekin kontsultatu ostean, sagardo lupuluduna egiten zuela ondorioztatu genuen. 

Erreportaje honi esker, orain, edari bera egiten hasiak dira sagardotegi batzuk. Ez da gauza ederra?  

---------------------------------

Sanz-Azkue, I. 2018. Antonino Pagolaren errezeta sekretua. Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean... 2018-01-21. ARGIA astekaria. 2583 alea.

2017-09-03. UHOLDEA/HISTORIA/GIZARTEA/URUMEA

Oraindik ere magikoa iruditzen zait erreportaje hau idazteko egin behar izan nuen bidea. Manuel Garayar zenak kontatu zidan lehenbiziko aldiz nola ikusi zuen 1947ko egun hartan olatua Urumean behera jaisten. Urtea eta eguna zehaztu zizkidan. Garai hartako prentsan begiratu, eta han zegoen, kazetari batek lekuan bertan idatzitako kronika ederra. 

Ez nuen zalantzarik egin. Goizuetako Iñaki Bakeroren laguntzaz, Mañoli, Milagros, Antonio... elkarrizketatu nituen haien etxeetan, Goizuetan. Atzo izan balitz bezala gogoratzen zuten egun berezi hura. Goizuetan lainoa lehertu eta Hernanin tanta bat bera bota gabe, sekulako triskantza sortu zuen uholde historikoa. 

-------------------------- 

Sanz-Azkue, I. 2017. 1947ko uholdea. Goizuetan lainoa lehertzen duenean... 2017-09-03. ARGIA astekaria. 2564 alea.

2017-01-15. HISTORIA/NEKAZARITZA/LUPULUA/GARAGARDOA.

"Zerbeza-loria" esan zidan Antonio Santa Cruzek. Lupulu landarea erakutsi eta "guk hala deitzen genion landare honi". Ereñotzun, Latxeko presaren beste aiekan ere izan zela lupulu landaketa esan zidan. Garagardoa egiteko landarea Urumea bailaran? 

Zeharo harrituta gelditu nintzen. Informazio bila hasi, eta sekula zabaldu gabeko historiarekin egin nuen topo. Bigarren mundu gerra, garagardoa, Euskal Herriko puntu ezberdinetan zabaldutako 8 metrorainoko arbak edo makilak baratzeetan, garagardo fabrikak...

Denbora asko igaro nuen informazio bila. Dokumentuak, elkarrizketak, Ministerio de Agriculturako datuak eta aldizkari zaharrak... eta amaitzeko, guzti horren laburpen txiki bat den, eta ordura arte gutxik ezagutzen zuten istorio bat kontatzen duen erreportajea idatzi nuen. 

Erreportajearen amaieran, etorkizunean ikusten nuen egoera bat aipatu nuen, eta gutxira, lupulu landaketak jartzen hasi ziren Euskal Herrian. Kasualitatea ala ez, egun lupulu landaketak bueltatu dira gure paisaiaren parte izatera.  

----------------------

Sanz-Azkue, I. 2017. Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna? 2017-01-15. ARGIA astekaria. 2537 alea.

GAUR8 GEHIGARRIA_GARA EGUNKARIA

2023-10-28. ARKEOLOGIA/HISTORIA/AUZOLANA/ONDAREA

Lau haur ikusi nituen dotore-dotore jantzita. Lau haur eskutik helduta zuri-beltzeko argazki zahar batean. Lau haur dotore-dotore jantzita, eskutik helduta, zuri-beltzeko argazki batean, baina… trikuharri baten aurrean? 

Ikusi nuen lehen egunetik gelditu zitzaidan irudia memorian iltzatuta, eta galdera zaparrada handi bat eragin zidan, duela gutxi arte iraun duen galdera jasa. Izan ere, argazkia Ereñotzuko (Hernani) Igoin-Akola estazio megalitikoan zegoen aterata. Sagastietako Lepoa izeneko trikuharriaren aurrean, hain zuzen ere. Gauza asko, ordea, lekuz kanpo ikusten nituen. Zuri-beltzeko argazki zahar bat, auskalo noizkoa, auskalo nork ateratakoa, dotore jantzitako lau umeri, non eta trikuharri baten aurrean? Egun, eta garai hartan gehiago, eremu urbanotik aldenduta dagoen mendi magal batean? Zergatik? Zertarako? Eta azkenik… nortzuk ziren argazkikoak? 

---------------------------------

 Sanz-Azkue, I. 2023-10-28. Akola baserriko lau anai-arrebak Sagastietako Lepoa trikuharriaren aurrean, 1950ean eta 2023an. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria.

2023-03-04. 36KO GERRA/MEMORIA/ISILTASUNA

Isiltasunean estali da iragana, eta sorturiko minak hitzak mututu ditu. Magalean esertzen ninduzunean ez zenuen astirik gerraz jarduteko. Ezkutatu zenituen negarrak irribarreekin eta umetan igarotako une gogorrak zurekin joan ziren, betiko. Eta orain, galdera bat dut zuretzat, aitona, baina berandu da jada. Jakin nahi nuke zer gertatu zen gure etxekoekin gerra garaian. Zu, ordea, ez zaude hemen erantzuteko, eta dokumentu zaharrek paperezko hitz hotzak baino ez dizkidate erakusten. Nik sentimenduak dituztenak nahi ditut. Isildu dizkiguten horiek. Bizitzak aurrera jarrai zezan, zuk ere isildu zenituen horiek. Orain, ordea, ez dut zure magalik babeserako, eta babesak baino, oztopoak gehiago dira gurean zer gertatu zen jakin nahi dugunontzat. 

---------------------------------

 Sanz-Azkue, I. 2023-03-04. Galdera bat dut zuretzat, aitona. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria.

2023-02-21. ERROTARRIAK/XVI. MENDEA/GLOBALIZAZIOA/GIZARTEA

EGILEAK: Iñaki Sanz-Azkue & Josu Narbarte

Jaizkibelgo errotarri harrobien bila hasi ginen, eta bueltan-bueltan, XVI. mendeko Hondarribitik Cadiz eta Sevillara, Lisboara, Galizara, Kanaria uharteetara eta Madeirara egin dugu bidaia. Dokumentu zaharren bidez eginiko bidaia. Izan ere, errotarrien bueltan, industria bat sortu zen duela 500 urteko Hondarribian, eta horrek bertako gizartean eragin handia izan zuen, hainbat ofizio saretuz eta bertako biztanleak globalizazio prozesu baten parte izanez. 

Hari txiki bati tiraka hasi ginen eta nahigabean ia munduari buelta eman diogu istorio eder honen atzetik. 

---------------------------------

 Sanz-Azkue, I. & Narbarte, J. 2023-02-21. Mundu bat Jaizkibelgo errotarrien bueltan. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria.

2021-11-02. GERRA ZIBILA/HEZKUNTZA/HISTORIA

EGILEAK: Iñaki Sanz-Azkue & Mikel Urteaga.

Amona Inesen etxean zeuden ezkutatuak. Armairu baten barruko horma faltsu baten atzealdean hain zuzen ere. Inork ikusiko ez zituen lekuan. Hala topatu zituzten etxekoek Inesen gaztetako gerra garaiko eskolako apunteak. 

Mikel Urteaga lehengusuak jaso zituen txukun-txukun, eta egun batean erakutsi egin zizkidan. Gure amonaren txikitako apunteak ziren. Gerra garaiko eskolako apunte ederrak, hark egindako marrazki zoragarriekin, mapekin... 

Ordura arte etxeko inork ezagutzen ez zituen koadernoak azaldu ziren, noiz eta amona eta aitona jada mundu honetatik joan zirenean. Maitasunez eta ilusioz idatzi genuen Mikel lehengusuak eta biok hemen duzun erreportajea. 

------------------------------

Sanz-Azkue, I. & Urteaga Azkue, M. 2021-11-02. Amona Inesen ezkutuko apunteak: eskolak gerra garaian. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria. 

2021-02-03. ELKARRIZKETA/BIZITZA/HISTORIA/GIZARTEA

EGILEAK: Amagoia Mujika & Iñaki Sanz-Azkue

Esango nuke, nik bezala, Amagoia Mujikak ere ez duela berehalakoan ahaztuko Antonio Santa Cruz-i bere etxeko egongelan egin genion elkarrizketa. Gizon argia zen Antonio. Heriotzaz hitz egin genuen, gerra zibilaz, garai bateko bizimoduaz, eta egungoaz.  Bizitzaz.

2022ko otsailean utzi gintuen Antoniok 98 urte zituela. Bere sendiak ondo asko daki haren heriotzak utzi zidan hutsunea. Hala adierazi nahi izan nuen Kronikan idatzitako agur gutunean: https://kronika.eus/komunitatea/gutunak/1645901225020-pagoak-itzala-ematen-jarrai-dezan

Bere hitzak, ordea, betiko gorde ditugu elkarrizketa honen bidez. Idaztea ez ezik, irakurtzea merezi duten Antonioren hitzak.

---------------------

Mujika Telleria, A. & Sanz-Azkue, I. 2021-02-13. “Gaur egun bakoitza bereari begira bizi da.” Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria. 

2020-03-21. MAPA ZAHARRAK/HISTORIA/ONDAREA

Kontatu egin zidaten. Kontatu, eta mapa bat erakutsi. Txundituta gelditu nintzen. Harrituta, nola egin zezakeen pertsonak, soilik bere eskuak erabiliz, norbere herriko halako mapa ederrik. Leku-izenak, baserriak, arroka izenak, harrobiak, landareak biltzeko lekuak... Istorioa kontatu zidaten: Maximo Sagarzazuk nola eta zergatik egin zituen Hondarribiko mapa handi eta zehatz horiek. 

Etxekoei ezer esan gabe erreportajea idatzi nuen; eta amaitu ostean bidali: "Hemen duzue. Zuek erabaki publikatzea nahi duzuen ala ez". Erreportajea ateratzeak mapa horien berri ematea ekarriko zuen:  publiko egitea eta zabaltzea. Familiak, nire lana irakurri, baloratu eta onartu egin zuen. Aurrera!

Oihartzuna izan zuen artikuluak eta Eusko Jaurlaritzaraino ere iritsi zen haren berri. Hala, etxekoak eta Eusko Jaurlaritzakoak elkartu eta haien artean hitz egin zuten, mapak aztertu, ikertu eta kontserbatzeko elkarlana egiteko. 

Kasu honetan, erreportajeko hitzak izan dira etorkizuna marraztu dutenak. Etxeko txoko batean gordeta zeuden mapei bide berri bat ireki dietenak. Denon onerako izan dadila! 

---------------------------

Sanz-Azkue, I. 2020-03-21. “Attona” Maximoren bihotzeko mapa. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria.

2019-09-14. ARGAZKI ZAHARRAK/LUPULUA/EUSKAL HERRIA

Aurretik publikatuak nituen jada Euskal Herriko lupulu landaketei buruzko erreportajeak, baina beti zailtasun berarekin egiten nuen topo: argazki zahar egokirik edo kalitatekorik ez nuen aurkitzen. 

Hala, erreportajeak idatziak eta publikatuak nituela, Bilboko lagun bati iritsi zitzaion nire testua, eta hark, garagardo artisauan afizionatu den beste bati pasa zion. Gure ezusterako, lagun haren etxean bazuten kontatzen nuenaren berri. Are gehiago: haien etxean argazkiak zituzten. Floren Elorduy Torrontegik 1966-67an ateratako argazkiak ziren, Gordexolako Ibarra baserriko lupulu landaketan ateratakoak. 

Gustu handiz pasa zizkidaten argazkiak, eta haiek publikatzeko baimena eskatu nien. Etxeko kaxoian gordeta baino, ondarea gizarteratu eta erakusteko aukera ez delako inoiz galdu behar. 

--------------------

Sanz-Azkue, I. 2019-09-14. Lupulu usaineko uda amaierak. Gaur8 gehigarria. Gara egunkaria.

HERNANIKO URTEKARIA

BIPARETA: TRINKETE TXIKI BAT HERNANIKO ERDIGUNEAN, 2022

HISTORIA/PILOTA/AHOZKOTASUNA

Ezkiaga pasealekuan, Tilosetan, elizako paretak ez du beti bide zuzena egiten. Hormak bihurritu eta txoko txikiak sortzen ditu, leiho estu, teilatu etzan eta tamaina askotariko koskekin eremu jostalariak sortuz. Haur parkerik ezean, 90eko hamarkada aurretik jaiotakoek aurkitu zioten pareten berezitasun horri jokoa, eta bataiatu ere egin zuten guneetako bat: Bipareta. 

EL MOLINO DE CARAPOTE (I)/KARAPOTEKO ERROTA (I), 2016

EGILEAK: JAVI CASTRO ETA IÑAKI SANZ-AZKUE  

HISTORIA/KULTURA/ERROTAK/HERNANI.

Hernaniko errotarri harrobien arrastoen bila genbiltzala, agertu zen izena: Molino de Carapote. Sekula entzun gabea nuen Hernaniko Karapote inguruan errotarik egon zenik. Artxiboan galdetu, arkeologian historikoan eta errota kontuetan aditua deirenei galdetu, eta haiek ere ez zutela errotaren berri...

Eta hala hasi ginen Javi Castro eta biok, aztarnei segika. Errota horren berri ez ezik, kokapena ere aurkitu arte. Horrek ireki zuen, gainera, Karapoteko portu pribatuari buruzko ikerketa ekarri zuen bide berria. 

Itsasoan ez ezik, ibaietan ere badirelako portuak...