Liburuak, dokumentalak eta material didaktikoa

Gertatu izan zait atera ditudan liburuak hainbat ikastetxetan erabili dituztela entzutea, edota egindako dokumentalak jarri dituztela nire belarrietara iristea. Badakit, karta-jokoak eta puzzleak ikasleen eskuetan ibili izan direla hainbat ikasgelatan. Hargatik, horiek guztiak zaku berean sartu ditut. Material didaktikoaren poltsan.

Bertan aurkituko dituzun produktuek ezaugarri komun bat dute: euskaraz eginak dira, bertako espezieak agertuko dira eta gehienetan erabilera didaktikorako edota dibulgaziorako osatuak daude. Ez da kasualitatez gauzatu den zerbait, baizik eta aurretik zegoen hutsune bat tapatzeko intentzioz, borondate onez eta euskal kulturari ekarpena egin nahian egindakoa baizik.

Sartu eta saltseatu lasai. Ume, gazte eta heldu. Danontzat adinako materiala aurkituko duzu hemen barruan.