BIODIBERTSOA_2024: URUMEAKO FAUNA, ZIENTZIA ETA BERTSOLARITZA_2024-05-25
PARTE HARTZAILEAK: Maialen Lujanbio, Unai Agirre eta Iñaki Sanz-Azkue.
Aurretik ere egina genuen BiodiBERTSOA, baina sekula ez Hernaniko kaxkoan barrena. Eñaut Aiartzaguenak egindako ilustrazio eta kartel zoragarriei segika, Urumea bailarako fauna ezagutzeko ibilbide gidatua egin genuen 2024ko maiatzean, biodibertsitatearen astearen aitzakian. Neroni, ilustrazioetan agertzen ziren animaliei buruzko azalpenak ematen. Maialen eta Unai, horiei tiraka, bertsotan. Ekitaldi guztia grabatu egin zen eta ikusgai dago ondoko bideoan. Ea gustuko duzuen!
UHANDRE PIRINIOTARRA GALZORIAN? (Teknopolis_ETB)_2023-10-14
Uhandre piriniotarra (Calotriton asper) espezieari buruz egiten ari garen ikerketa oinarritzat hartuz, Teknopolis saioan erreportaje eder hau egin digute. Biodibertsitatea bezalako kontzeptu konplexuak ikasleei azaltzeko bideo ederra izan daiteke hemengoa, Elhuyarreko lagunek irudi bizi, argigarri eta dibulgatiboekin osatu baitute erreportajea, eta bertako espezie baten kasu konkretuarekin lotu.
Gaztelerazko bertsioa ere aurkituko duzue interneten bilatuz gero.
IZOKIN-ARRANTZAREN HISTORIA_2022-09-20
Hizlariak: Josu Narbarte eta Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea).
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatuta, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan.
EUKALIPTOEN ERAGINA INGURUMENEAN_2020-12-01
Hizlariak: Arturo Elosegi (EHU) & Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Z.E.)
Hernaniko Udalak eskatuta, 2020ko abenduaren 1ean Hernaniko Biteri Kultur Etxean emandako hitzaldia duzue ikusgai aldameneko estekan.
BIODIBERTSITATEA ETA INGURUMEN EZAGUTZA EUSKAL GIZARTEAN_2020-11-28
PUSKA DEZAGUN IZOTZA SOLASALDI ZIKLOA_ARGIA
Iraskasleei zuzenduriko ingurumen hezkuntzari loturiko hainbat formakuntza ematea egokitu zait azken urteetan. Horietako askotan, sarrera moduan bideoan duzuen hitzaldian azaltzen diren hainbat pasarte erabili izan ditut ingurumenaren eta gizartearen arteko loturari buruzko hausnarketa sustatzeko.